155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-EXT-18

2019ko ekainaren 20an ofizioz ireki zen ondoko ezaugarriak dituen aprobetxamenduaren eskubideak amaitzeko espedientea, eskubide horiek iraungi egin baitira aprobetxamenduarekin lotutako lanak ez gauzatzeagatik.

Ezaugarriak:

Titularra: Indularra ENS.

Xedea: amaitzea.

Ibilgua: iturburua. Elortz ibaia.

Alderdia: Gambellako iturria.

Udalerria: Muguetajarra-Untziti (Nafarroa).

Batez besteko ur-emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean: 0,33 l/s.

Eskubidearen titulua: Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2014ko apirilaren 25ean emandako Ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A Ataleko 76. liburuko 134. orria. Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko uztailaren 26an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1910213