155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

5, 6 eta 7/2019 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2019ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 13an, urte bereko aurrekontuan 5, 6 eta 7/2019 aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

5/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUA:

HANDITU BEHARREKO APLIKAZIOA

IZENA

ZENBATEKOA

1621-6230001

Larragako garbigunearen egokitzapena

5.142,46 euro

Guztira

5.142,46 euro

FINANTZAKETA:

APLIKAZIOA

IZENA

ZENBATEKOA

4670004

Garbigunerako dirulaguntza

5.142,46 euro

Guztira

5.142,46 euro

6/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu transferentziak

GASTU
APLIKAZIOEN GOITITZEA

IZENA

ZENBATEKOA

1621-6330009

Hainbat frakziotako eduki-ontziak erostea

8.738,13 euro

Guztira

8.738,13 euro

GASTU APLIKAZIOA TXIKITZEA

IZENA

ZENBATEKOA

1621-6330007

Olio bilkuntzarako esperientzia pilotua

4.000,00 euro

Gainerako finantzaketa:

APLIKAZIOA

IZENA

ZENBATEKOA

4670009

Kanon partzuergoaren ekarpena

4.738,13 euro

Guztira

8.738,13 euro

7/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu transferentziak

GASTU
APLIKAZIOEN GOITITZEA

IZENA

ZENBATEKOA

1612-6220030

Artazuko Iparraldeko karrika

5.990,00 euro

Guztira

5.990,00 euro

GASTU
APLIKAZIOAREN TXIKITZEA

IZENA

ZENBATEKOA

9200-6410006

GIS korporatiboaren ezarpena

5.990,00 euro

Guztira

5.990,00 euro

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Garesen, 2019ko uztailaren 16an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1909681