155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren eskuordetzea

Tuterako Udaleko alkate udalburuak, 2019ko ekainaren 17an, aplikatu beharreko toki araubidearen arloko legezko xedapenak ikusirik, zehazten diren eskudantziak eskuordetzeko dekretu hauek eman zituen.

ALKATETZAREN 14/2019 DEKRETUA

Tokiko Gobernu Batzarreko kide den Fernando Ferrer Molina zinegotziaren esku uzten dira, modu orokorrean, Alkatetzari dagozkion eskudantzia hauek, Ekonomia eta Ogasun Alorrekoak.

Eskudantziak:

–Atxiki zaion alorrak berezko dituen arloetako obra, zerbitzu eta jarduketak nahiz egiteko edo betetzeko erabakitzen direnak zuzendu, bultzatu eta ikuskatzea, behar diren aholku teknikoak bilatuz.

–Salmenta, errentamendu, obra, zerbitzu eta horniduretarako enkante eta lehiaketetan buru izatea, eta haiek behin betiko adjudikatzea, legeei jarraikiz, eskuordeturik dituen eskumenen arabera.

–Obren, zerbitzuen, horniduren eta laguntza teknikoaren kontratazioa eta kontzesioa, horien zenbatekoagatik faktura soilik edo faktura gehi kreditu erreserba behar denean, betiere aurrekontuaren oinarrietan gastua baimentzeko xedatutakoa galarazi gabe.

–Gastuak baimendu eta xedatzea aurreko atalean ezarritako mugaren barrenean eta aurrekontua betearazteko oinarrietan aurreikusten direnekin bat datozenean.

–Udal ordenantzak eta erregelamenduak betearaztea eta horien eta aplikazio araudiaren aurkako arau-hausteak zehatzea, bere eskuordetzaren barnean, zehapen hori 6.010,12 eurotik goitikoa ez bada, eta ahalmen hori beste organo batzuen esku dagoenean salbu.

–Bere eskumeneko udal erabakiak argitaratu, bete eta betearaztea.

–Eskuordetza hori aipatutako alorreko zerbitzuak zuzentzeko izanen da, baita haiek orokorrean kudeatzeko ere, hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena barne izanik. Gainera, Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkezten diren gora jotzeko errekurtsoei buruzko txostena egiteko ere izanen da.

–Alorreko eskuordetza orokorra duen zinegotziak ahalmena izanen du eskuordetza bereziko zinegotzien jarduketa gainbegiratu eta koordinatzeko.

Alorreko eskuordetza orokorra duen zinegotziaren esku dagoenez hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena, haren eskumen esparrua ukitzen duten ebazpenak eman ditzan proposatuko diote eskuordetza bereziko zinegotziek.

Halaber, Alkatetzari proposatuko diote ebazpenak eman ditzan inoren esku utzi ez diren eskumenak direnean.

Eskuordetza berezia duten zinegotziek tramitatu eta proposatuko dituzte Tokiko Gobernu Batzarrean aurkezten diren txostenak, haren eskumeneko gaietan erabakia hartu behar denean.

ALKATETZAREN 15/2019 DEKRETUA

Tokiko Gobernu Batzarreko kide den Zeus Pérez Pérez zinegotziaren esku uzten dira, modu orokorrean, Alkatetzari dagozkion eskudantzia hauek, Lurraldearen Antolamenduaren Alorrekoak.

Eskudantziak:

–Atxiki zaizkion alorrak berezko dituen arloetako obra, zerbitzu eta jarduketak nahiz egiteko edo betetzeko erabakitzen direnak zuzendu, bultzatu eta ikuskatzea, behar diren aholku teknikoak bilatuz.

–Salmenta, errentamendu, obra, zerbitzu eta horniduretarako enkante eta lehiaketetan buru izatea, eta haiek behin betiko adjudikatzea, legeei jarraituz, eskuordeturik dituen eskumenen arabera.

–Obren, zerbitzuen, horniduren eta laguntza teknikoaren kontratazioa eta kontzesioa, horien zenbatekoagatik faktura soilik edo faktura gehi kreditu erreserba behar denean, betiere aurrekontuaren oinarrietan gastua baimentzeko xedatutakoa galarazi gabe.

–Gastuak baimendu eta xedatzea aurreko atalean ezarritako mugaren barrenean eta aurrekontua betearazteko oinarrietan aurreikusten direnekin bat datozenean.

–Udal ordenantzak eta erregelamenduak betearaztea eta horien eta aplikazio araudiaren aurkako arau-hausteak zehatzea, bere eskuordetzaren barnean, zehapen hori 6.010,12 eurotik goitikoa ez bada, eta ahalmen hori beste organo batzuen esku dagoenean salbu.

–Bere eskumeneko udal erabakiak argitaratu, bete eta betearaztea.

Eskuordetza hori aipatutako alorreko zerbitzuak zuzentzeko izanen da, baita haiek orokorrean kudeatzeko ere, hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena barne izanik. Gainera, Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkezten diren gora jotzeko errekurtsoei buruzko txostena egiteko ere izanen da.

Alorreko eskuordetza orokorra duen zinegotziak ahalmena izanen du eskuordetza bereziko zinegotzien jarduketa gainbegiratu eta koordinatzeko.

Alorreko eskuordetza orokorra duen zinegotziaren esku dagoenez hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena, haren eskumen esparrua ukitzen duten ebazpenak eman ditzan proposatuko diote eskuordetza bereziko zinegotziek.

Halaber, Alkatetzari proposatuko diote ebazpenak eman ditzan inoren esku utzi ez diren eskumenak direnean.

Eskuordetza berezia duten zinegotziek tramitatu eta proposatuko dituzte Tokiko Gobernu Batzarrean aurkezten diren txostenak, haren eskumeneko gaietan erabakia hartu behar denean.

ALKATETZAREN 16/2019 DEKRETUA

Tokiko Gobernu Batzarreko kide den Anichu Agüera Angulo zinegotziaren esku uzten dira, modu orokorrean, Alkatetzari dagozkion eskudantzia hauek, Gizarte Zerbitzuen Alorrekoak.

Eskudantziak:

–Atxiki zaion alorrak berezko dituen arloetako obra, zerbitzu eta jarduketak nahiz egiteko edo betetzeko erabakitzen direnak zuzendu, bultzatu eta ikuskatzea, behar diren aholku teknikoak bilatuz.

–Salmenta, errentamendu, obra, zerbitzu eta horniduretarako enkante eta lehiaketetan buru izatea, eta haiek behin betiko adjudikatzea, legeei jarraituz, eskuordeturik dituen eskumenen arabera.

–Obren, zerbitzuen, horniduren eta laguntza teknikoaren kontratazioa eta kontzesioa, horien zenbatekoagatik faktura soilik edo faktura gehi kreditu erreserba behar denean, betiere aurrekontuaren oinarrietan gastua baimentzeko xedatutakoa galarazi gabe.

–Gastuak baimendu eta xedatzea aurreko atalean ezarritako mugaren barrenean eta aurrekontua betearazteko oinarrietan aurreikusten direnekin bat datozenean.

–Udal ordenantzak eta erregelamenduak betearaztea eta horien eta aplikazio araudiaren aurkako arau-hausteak zehatzea, bere eskuordetzaren barnean, zehapen hori 6.010,12 eurotik goitikoa ez bada eta ahalmen hori beste organo batzuen esku dagoenean salbu.

–Bere eskumeneko udal erabakiak argitaratu, bete eta betearaztea.

Eskuordetza hori aipatutako alorreko zerbitzuak zuzentzeko izanen da, baita haiek orokorrean kudeatzeko ere, hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena barne izanik. Gainera, Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkezten diren gora jotzeko errekurtsoei buruzko txostena egiteko ere izanen da.

Alorreko eskuordetza orokorra duen zinegotziak ahalmena izanen du eskuordetza bereziko zinegotzien jarduketa gainbegiratu eta koordinatzeko.

Hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena alorreko eskuordetza orokorra duen zinegotziaren esku dagoenez, haren eskumen esparrua ukitzen duten ebazpenak eman ditzan proposatuko diote eskuordetza bereziko zinegotziek.

Halaber, Alkatetzari proposatuko diote ebazpenak eman ditzan inoren esku utzi ez diren eskumenak direnean.

Eskuordetza berezia duten zinegotziek tramitatu eta proposatuko dituzte Tokiko Gobernu Batzarrean aurkezten diren txostenak, haren eskumeneko gaietan erabakia hartu behar denean.

ALKATETZAREN 17/2019 DEKRETUA

Tokiko Gobernu Batzarreko kide den Irune García García zinegotziaren esku uzten dira, modu orokorrean, Alkatetzari dagozkion eskudantzia hauek, Hiri Bizitzaren Kalitaterako Alorrekoak.

Eskudantziak:

–Atxiki zaion alorrak berezko dituen arloetako obra, zerbitzu eta jarduketak nahiz egiteko edo betetzeko erabakitzen direnak zuzendu, bultzatu eta ikuskatzea, behar diren aholku teknikoak bilatuz.

–Salmenta, errentamendu, obra, zerbitzu eta horniduretarako enkante eta lehiaketetan buru izatea, eta haiek behin betiko adjudikatzea, legeei jarraituz, eskuordeturik dituen eskumenen arabera.

–Obren, zerbitzuen, horniduren eta laguntza teknikoaren kontratazioa eta kontzesioa, horien zenbatekoagatik faktura soilik edo faktura gehi kreditu erreserba behar denean, betiere aurrekontuaren oinarrietan gastua baimentzeko xedatutakoa galarazi gabe.

–Gastuak baimendu eta xedatzea aurreko atalean ezarritako mugaren barrenean eta aurrekontua betearazteko oinarrietan aurreikusten direnekin bat datozenean.

–Udal ordenantzak eta erregelamenduak betearaztea eta horien eta aplikazio araudiaren aurkako arau-hausteak zehatzea, bere eskuordetzaren barnean, zehapen hori 6.010,12 eurotik goitikoa ez bada eta ahalmen hori beste organo batzuen esku dagoenean salbu.

–Bere eskumeneko udal erabakiak argitaratu, bete eta betearaztea.

Eskuordetza hori aipatutako alorreko zerbitzuak zuzentzeko izanen da, baita haiek orokorrean kudeatzeko ere, hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena barne izanik. Gainera, Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkezten diren gora jotzeko errekurtsoei buruzko txostena egiteko ere izanen da.

Alorreko eskuordetza orokorra duen zinegotziak ahalmena izanen du eskuordetza bereziko zinegotzien jarduketa gainbegiratu eta koordinatzeko.

Alorreko eskuordetza orokorra duen zinegotziaren esku dagoenez hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena, haren eskumen esparrua ukitzen duten ebazpenak eman ditzan proposatuko diote eskuordetza berezia duten zinegotziek.

Halaber, Alkatetzari proposatuko diote ebazpenak eman ditzan inoren esku utzi ez diren eskumenak direnean.

Eskuordetza berezia duten zinegotziek tramitatu eta proposatuko dituzte Tokiko Gobernu Batzarrean aurkezten diren txostenak, haren eskumeneko gaietan erabakia hartu behar denean.

ALKATETZAREN 18/2019 DEKRETUA

Irene Royo Ortinen esku uztea, modu berezian, Ogasunari, Katastroari, Ondareari eta Erosketei eta Diruzaintzari dagozkien gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena.

Eskuordetza berezia duen zinegotziak aitzinetik txostena emanen du, Alkatetzak edo Alorreko zinegotziak hemen eskuordetzen diren gaiei buruz hartu behar dituen ebazpenetarako. Halaber, Tokiko Gobernu Batzarrera eraman behar diren proposamen-txostenak tramitatuko eta formalizatuko dira alkatea jakinaren gainean dagoela eta haren adostasuna dutela.

ALKATETZAREN 19/2019 DEKRETUA

Irune García Garciaren esku uztea, modu berezian, Merkataritzari, Turismoari eta Kirolari dagozkien gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena.

Kirol Unitatearen gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketari dagokionez, Zinegotzitzak kudeatzen dituen guneen lagapena gehitzen da; eskuordetzen diren eskudantzia zehatzak hauek dira:

–Kirolari dagozkion aferen barne-zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena, salbu ondoko paragrafoetan ezarritakoa.

–Obren, zerbitzuen, horniduren eta laguntza teknikoaren kontratazioa eta kontzesioa, horien zenbatekoagatik faktura soilik edo faktura gehi kreditu erreserba behar denean, betiere aurrekontua betearazteko oinarrietan gastua baimentzeko xedatutakoa galarazi gabe.

–Gastuak baimentzea eta xedatzea, aurreko atalean ezarritako zenbatekoaren mugaren barrenean, baita aurrekontua betearazteko oinarrietan ezartzen direnak ere.

–Kirolaren Zinegotzitzak kudeatutako guneen lagapena.

Eskuordetza berezia duen zinegotziak aitzinetik txostena emanen du, Alkatetzak edo Alorreko zinegotziak hemen eskuordetzen diren gaiei buruz hartu behar dituen ebazpenetarako. Halaber, Tokiko Gobernu Batzarrera eraman behar diren proposamen-txostenak tramitatuko eta formalizatuko dira alkatea jakinaren gainean dagoela eta haren adostasuna dutela.

ALKATETZAREN 20/2019 DEKRETUA

Carlos Aguado Hugueten esku uztea, modu berezian, Industriari dagozkion gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena.

Eskuordetza berezia duen zinegotziak aitzinetik txostena emanen du, Alkatetzak edo Alorreko zinegotziak hemen eskuordetzen diren gaiei buruz hartu behar dituen ebazpenetarako. Halaber, Tokiko Gobernu Batzarrera eraman behar diren proposamen-txostenak tramitatuko eta formalizatuko dira alkatea jakinaren gainean dagoela eta haren adostasuna dutela.

ALKATETZAREN 21/2019 DEKRETUA

Anichu Agüera Anguloren esku uztea, modu berezian, Enpleguari dagozkion gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena.

Eskuordetza berezia duen zinegotziak aitzinetik txostena emanen du, Alkatetzak edo Alorreko zinegotziak hemen eskuordetzen diren gaiei buruz hartu behar dituen ebazpenetarako. Halaber, Tokiko Gobernu Batzarrera eraman behar diren proposamen-txostenak tramitatuko eta formalizatuko dira alkatea jakinaren gainean dagoela eta haren adostasuna dutela.

ALKATETZAREN 22/2019 DEKRETUA

Zeus Pérez Perezen esku uztea, modu berezian, Hirigintzari, Bulego Teknikoari eta Smart City-ri dagozkien gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena.

Eskuordetza berezia duen zinegotziak aitzinetik txostena emanen du, Alkatetzak edo Alorreko zinegotziak hemen eskuordetzen diren gaiei buruz hartu behar dituen ebazpenetarako. Halaber, Tokiko Gobernu Batzarrera eraman behar diren proposamen-txostenak tramitatuko eta formalizatuko dira alkatea jakinaren gainean dagoela eta haren adostasuna dutela.

ALKATETZAREN 23/2019 DEKRETUA

Erika Navarro Ruizen esku uztea, modu berezian, Osasunari, Ingurumenari eta Agenda 21ari, Gizarte Etxeei eta Gazteriari dagozkien gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena.

Gizarte Etxeen eta Gazteriaren Unitatearen gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketari dagokionez, Zinegotzitzak kudeatzen dituen guneen lagapena gehitzen da; eskuordetzen diren eskudantzia zehatzak hauek dira:

–Gizarte Etxeei eta Gazteriari dagozkien aferen barne-zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena, salbu ondoko paragrafoetan ezarritakoa.

–Obren, zerbitzuen, horniduren eta laguntza teknikoaren kontratazioa eta kontzesioa, horien zenbatekoagatik faktura soilik edo faktura gehi kreditu erreserba behar denean, betiere aurrekontua betearazteko oinarrietan gastua baimentzeko xedatutakoa galarazi gabe.

–Gastuak baimentzea eta xedatzea, aurreko atalean ezarritako zenbatekoaren mugaren barrenean, baita aurrekontua betearazteko oinarrietan ezartzen direnak ere.

–Gizarte Etxeen eta Gazteriaren Zinegotzitzak kudeatutako guneen lagapena.

Eskuordetza berezia duen zinegotziak aitzinetik txostena emanen du, Alkatetzak edo Alorreko zinegotziak hemen eskuordetzen diren gaiei buruz hartu behar dituen ebazpenetarako. Halaber, Tokiko Gobernu Batzarrera eraman behar diren proposamen-txostenak tramitatuko eta formalizatuko dira alkatea jakinaren gainean dagoela eta haren adostasuna dutela.

ALKATETZAREN 24/2019 DEKRETUA

Fernando Ferrer Molinaren esku uztea, modu berezian, Nekazaritzari, Abeltzaintzari, Mendiei eta Animalien Babesari, Antolamenduari, Kalitateari eta Herritarren Parte-hartzeari, IKTei eta BAZari, eta Artxiboari dagozkien gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena.

Eskuordetza berezia duen zinegotziak aitzinetik txostena emanen du, Alkatetzak edo Alorreko zinegotziak hemen eskuordetzen diren gaiei buruz hartu behar dituen ebazpenetarako. Halaber, Tokiko Gobernu Batzarrera eraman behar diren proposamen-txostenak tramitatuko eta formalizatuko dira alkatea jakinaren gainean dagoela eta haren adostasuna dutela.

ALKATETZAREN 25/2019 DEKRETUA

Verónica Gormendino Lopezen esku uztea, modu berezian, Festei dagokien gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena.

Eskuordetza berezia duen zinegotziak aitzinetik txostena emanen du, Alkatetzak edo Alorreko zinegotziak hemen eskuordetzen diren gaiei buruz hartu behar dituen ebazpenetarako. Halaber, Tokiko Gobernu Batzarrera eraman behar diren proposamen-txostenak tramitatuko eta formalizatuko dira alkatea jakinaren gainean dagoela eta haren adostasuna dutela.

ALKATETZAREN 26/2019 DEKRETUA

Pedro González Feliperen esku uztea, modu berezian, Langileei eta Hezkuntzari dagozkien gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena.

Hezkuntzaren Unitatearen gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketari dagokionez, Zinegotzitzak kudeatzen dituen guneen lagapena gehitzen da; eskuordetzen diren eskudantzia zehatzak hauek dira:

–Hezkuntzari dagozkion aferen barne-zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena, salbu ondoko paragrafoetan ezarritakoa.

–Obren, zerbitzuen, horniduren eta laguntza teknikoaren kontratazioa eta kontzesioa, horien zenbatekoagatik faktura soilik edo faktura gehi kreditu erreserba behar denean, betiere aurrekontua betearazteko oinarrietan gastua baimentzeko xedatutakoa galarazi gabe.

–Gastuak baimentzea eta xedatzea, aurreko atalean ezarritako zenbatekoaren mugaren barrenean, baita aurrekontua betearazteko oinarrietan ezartzen direnak ere.

–Hezkuntzako Zinegotzitzak kudeatutako guneen lagapena.

Eskuordetza berezia duen zinegotziak aitzinetik txostena emanen du, Alkatetzak edo Alorreko zinegotziak hemen eskuordetzen diren gaiei buruz hartu behar dituen ebazpenetarako. Halaber, Tokiko Gobernu Batzarrera eraman behar diren proposamen-txostenak tramitatuko eta formalizatuko dira alkatea jakinaren gainean dagoela eta haren adostasuna dutela.

ALKATETZAREN 27/2019 DEKRETUA

Mercedes Añon Montón zinegotziaren esku uztea “Tutera-Kultura” enpresa-entitate publikoko burutza.

Bere eginkizunetan ari denean entitatearen estatutuen 10. artikuluan eta hurrengoetan xedatua bete beharko du.

ALKATETZAREN 28/2019 DEKRETUA

Mercedes Añon Montonen esku uztea, modu berezian, Kulturari dagokion gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena.

Eskuordetza berezia duen zinegotziak aitzinetik txostena emanen du, Alkatetzak edo Alorreko zinegotziak hemen eskuordetzen diren gaiei buruz hartu behar dituen ebazpenetarako. Halaber, Tokiko Gobernu Batzarrera eraman behar diren proposamen-txostenak tramitatuko eta formalizatuko dira alkatea jakinaren gainean dagoela eta haren adostasuna dutela.

Eskudantzien gaineko eskuordetza, eraginkorra izateko, zinegotziak onartu beharko du. Eskuordetza onartutzat hartuko da, inolako adierazpenik egin beharrik gabe, baldin eta, dekretu hau jakinarazi eta biharamunetik hiru egun balioduneko epean, ez badio Alkatetzari berariaz adierazten ez duela onartzen eskuordetza.

Indarrik gabe uzten dira, indarrean uste litekeen orotan, alkateak Udalbatzako kideei eginiko eskuordetza orokorrei dagokienez lehenago emandako xedapen guztiak.

Dekretu honen berri emanen zaio Udaleko Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkuran. Halaber, ukitutako zinegotziei, alorrei eta entitate publikoari jakinaraziko zaie, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, nahiz eta sinatzen denetik aitzina izanen duen indarra.

Tuteran, 2019ko ekainaren 17an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L1909168