155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko hirigintzaren egiturazko antolamenduan, 2. poligonoko 882. lurzatiaren
G eta H esparruetan. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2019ko uztailaren 17an egindako osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

“Lehena.–Hasiera batean onestea aldaketa San Adriango Udal Plan Orokorreko antolamenduko egiturazko determinazioan, erreferentziako azpilurzatien egungo sailkapena, kategorizazioa eta azpikategorizazioa aldatzea helburu duena, horiek barne hartzen dituen lurzatiarenak ezartzeko: natura aldetik ustiatzeko balioa duten lurzoru urbanizaezinak: nekazaritza eta abeltzaintzazkoak, Finca los Mejicanos SL entitateak sustatua (IFK B72013816, San Adriango Santa Gema kalea, 28).

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, hasierako onespenaren erabakiaren iragarkia jarriz Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Foru Komunitatean argitaratutako egunkarietan eta udal iragarki-taulan.

Hirugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea interesdunari eta igortzea Udalaren Kontu-hartzailetzara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–200 euroko tasa onestea, sustapen partikularreko planeamendurako tresnak tramitatzeagatik; tasa hori eta aldaketa honek dakartzan argitalpen gastu guztiak sustatzailearen kontura izanen dira.

Bosgarrena.–Behin betiko onespenaren ondotik dagokion aldaketa zenbakia atxikiko zaio”.

San Adrianen, 2019ko uztailaren 17an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1909670