155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa Atarrabiako etorbidean igogailua jartzeko (16 A, 16 B eta 16 C). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2019ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-JUL-19 (21/US).

“Atarrabiako etorbideko 16 A, 16 B eta 16 C atarietan igogailua jartzeko xehetasun-azterketaren hasierako onespena (JOB 11-04-2019) argitaratu zen 2019ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 16an. Horren ostean, jendaurrean egon da, eta ez da horren gaineko alegaziorik jaso. Iruñerriko Mankomunitateak eman duen aldeko txostena ikusirik, honako hau

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea xehetasun-azterketa Atarrabiako etorbideko 16 A, 16 B eta 16 C atarietan igogailua jartzeko, Manuel Enríquez Jimenezek tramitera aurkeztua, Atarrabiako etorbideko 16 A, 16 B eta 16 C atarietako jabekideen erkidegoaren izenean.

2. Erabaki hau helaraztea, onetsitako xehetasun-azterketaren kopiarekin batera, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Ingurumen eta Lurraldearen Antolamenduaren Zuzendaritza Nagusiari eta interesdunei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal iragarki-taulan argitaratzea”.

Ebazpen honen aurka, honako errekurtso hau aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko uztailaren 18an.–Jarduneko alkatea, Ana María Elizalde Urmeneta.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1910137