155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Nafarroa etorbideko 7ko aparkalekuan igogailua jartzeko Plan berezian (7. poligonoko 1754. lurzatia). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2019ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-JUL-19 (17/US)

“Nafarroa etorbideko 7. aparkalekuan igogailua jartzeko Plan berezia aldatzeko agiria hasiera batean onetsi zen (JOB 29-03-2019 (3/CV)) eta 2019ko apirilaren 24an argitaratu Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Jendaurreko epea iragan da, eta ez da alegaziorik jaso. 2019ko apirilaren 16an Iruñerriko Mankomunitateak eman aldeko txostena, 2019ko apirilaren 23an eta 26an Las Cerchas elkarte kooperatiboaren izenean M.ª Teresa Monente Mozazek tramitera aurkeztutako testu bategina ikusirik, eta 2019ko maiatzaren 28an Hirigintza gerentziako arkitektoak eman txostenarekin bat etorriz,

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea Nafarroa etorbideko 7ko aparkalekuan igogailua jartzeko Plan berezia aldatzeko agiria, Las Cerchas elkarte kooperatiboaren izenean M.ª Teresa Monente Mozazek skate pista ez berreraikitzeari buruzkoa.

2. Erabaki hau eta onetsitako agiriaren ale bat igortzea Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamendurako Departamentuari, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan”.

Ebazpen honen aurka, honako errekurtso hau aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko uztailaren 18an.–Jarduneko alkatea, Ana María Elizalde Urmeneta.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1909688