155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Xehetasun-azterketa, El Pilar eta Santísima Trinidad kaleetan. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2019ko uztailaren 23an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa El Pilar kaleko 4, 6, 9, 11, 13an eta Santísima Trinidad kaleko 4an, bertako jabeen erkidegoak sustaturik, atarien pareko espaloien lerrokadurak aldatzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuaren arabera, erabaki zen behin betiko onestea xehetasun-azterketa El Pilar kaleko 4, 6, 9, 11, 13an eta Santísima Trinidad kaleko 4an, bertako jabeen erkidegoak sustaturik, atarien pareko espaloien lerrokadurak aldatzeko.

Irunberrin, 2019ko uztailaren 24an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1910093