155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Lekunberriko industrialdeko lurzoru urbanizagarria birzatitzeko proiektua, AR-2 ekialdeko S-3 sektorean. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, Alkatetzaren 80/2019 Ebazpenaren bidez, honako hau onestea erabaki zuen: lorzoru urbanizagarriko AR-2 ekialdeko S-3 sektorea birzatitzeko proiektua. Lekunberriko Udalak sustatu du proiektu hori, eta Arkileku SLk eta Otazu-Vega Abogados SLPk osatutako lantalde teknikoak idatzi du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Ebazpenean espresuki adierazten da, alegaziorik aurkeztu ezean, aipatu tresnaren onespena behin betikoa bilakatuko dela, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Lekunberrin, 2019ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L1910376