155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia Udal Planeko Alde Zaharra 9an. Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, 2019ko uztailaren 24an egin osoko bilkuran, aho batez, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia Udal Planeko Alde Zaharra kaleko 9an (Lekunberriko katastroko 13. poligonoko 247. lurzatia), Izaskun Eraso Goicoecheak eta José Mariano Lansalot Lanzek sustaturik.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. artikuluari eta harekin bat heldu direnei jarraikiz.

Lekunberrin, 2019ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1910236