155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Herri lurzatiaren okupazioari buruzko espedientea
eta baldintzen Plegua. Hasierako onespena

Leitza Udalak, 2019ko uztailaren 30ean egin zuen osoko bilkuran, Jose María eta Francisco Javier Barabibar Gogorzak sustatuta, Garagartza baserrira ura eramateari buruzko memoriaren gainean, aho batez eta hasiera batean honakoa onartu zuen: Leitzako Portolon parajean, herrilurra den katastroko 2. poligonoko 319. lursailean okupazioa, bertan 3 metro kubikoko ur depositua instalatzeko; eta administrazio baldintzen agiria eta espedienteari lotutako gainerako dokumentazioa.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan xedatuarekin bat.

Leitzan, 2019ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1910305