155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Egiturazko aldaketa, hirigintzako araudiaren 94., 96., 97. eta 106. artikuluetan. Behin betiko onespena

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak ekainaren 3an emandako 115E/2019 Foru Aginduaren bidez behin betiko onetsi zen Larragako Udal Planaren egiturazko aldaketa (hirigintzako araudiaren 94., 96., 97. eta 106. artikuluak), Naveo Sociedad Cooperativak sustatua (2019ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 18an). Honekin batera, argitara ematen da aldaketaren eduki arauemailea, Tokiko Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.ter artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat.

Argitasun eta segurtasun juridiko arrazoiak direla-eta, aldatutako artikuluak oso-osorik ematen dira, aldatu gabeko zatia barne, indarreko araudi guztia behar bezala jasota gera dadin (testu bateratua).

Larragan, 2019ko uztailaren 18an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1909692