155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Xehetasun azterketa Elkartasuna kalean. Behin betiko onespena

Lakuntzako Udalak, 2019ko uztailaren 29ko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Lakuntzako Elkartasuna kaleko eremuan xehetasun azterketa, Lakuntzako Udalak sustatua eta Igor Lopez de Uralde arkitektoak idatzia.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, behin betiko onespenaren erabakia argitaratzen da.

Lakuntzan, 2019ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

ERANSKINA

Xehetasun azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1910323