155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Usategien enkantea

Udal honek enkante publikorako deialdia egin du, Iarmendi alderdian kokaturiko usategien aprobetxamendua esleitzeko, 2019ko ehiza sasoirako.

Enkantea Herriko Etxean eginen da 2019ko irailaren 7an, goizeko 12:00etan, ahozko prozeduraren bidez.

Baldintza-plegua interesaturik daudenen eskura daude bai udal bulegoetan, baita Etxalarko udalaren web orrian ere (www.etxalar.eus).

Etxalarren, 2019ko uztailaren 31n.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1910331