155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Trukearen eskaintza publikoa

Oltza Zendeako Udalak eskaintza publikorako deia egiten du, truke bidez ondasun bat eskuratzeko, Udalaren jabetzako beste ondasun hau emanda: 59,16 metro karratuko lurzatia, Artazkozko San Martin kalean, 6. poligonoko 328., 330. eta 351. lurzatien inguruan.

Trukeko ondasunak justifikazioko txostenean aipatutako ezaugarriak beteko ditu; txosten hori espedientean dago.

Eskaintzak aurkezteko epea hamabost egunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Oltza Zendeako Udalaren iragarki oholean argitaratzen denetik aitzina.

Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 135. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako haren) 130. artikuluan xedatuari jarraituz.

Oltza Zendean, 2019ko uztailaren 26an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1910286