155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

4/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Arroizko Udalak, 2019ko maiatzaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 4/2019 aldaketa udal aurrekontuan, kreditu-gehigarria sortzeko.

Aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia 2019ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 13an argitaratu zen. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Kreditu-gehigarria:

2419,61900.–Inbertsioak eta lanak, langabeekin: 18.500,00 euro.

9200,160002.–Udaleko langileen Gizarte Segurantza: 14.000,00 euro.

3340,2260901.–Kultur jarduerak, orokorrean: 7.000 euro.

Finantzaketa:

87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 39.500,00 euro.

Arroitzen, 2019ko uztailaren 18an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1909678