155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Aldaketa Udal Planean, Zudairiko Kontzejuaren SG-5 sistema orokorra mugatzeko. Behin betiko onespena

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak maiatzaren 16an emaniko 64E/2017 Foru Aginduaren bidez (2017ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 13an), Nafarroako Gobernuak behin betiko onetsi zuen Ameskoabarrengo Udal Planeko antolamendu egituratzailearen determinazioak aldatzen dituen espedientea, Zudairiko Kontzejuko SG-5 sistema orokorra mugatzeko, Ameskoabarrengo Udalak sustaturik. Helburua da kiroleko ekipamendu publikorako eta aparkalekurako erabiltzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Aginduaren 81. artikuluari xedatuari jarraikiz, argitara ematen da dagokion hirigintzako araudia, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak maiatzaren 16an emaniko 64E/2017 Foru Aginduaren 3. puntuak ondorioak izan ditzan.

Onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Ameskoabarrenean, 2017eko ekainaren 22an.–Alkatea, Martín José López de Zubiría San Martín.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1910239