155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Hiri-jarduketarako plan berezia UE-4 exekuzio unitatean eta 722. lurzatian, Artatzan. Behin betiko onespena

Ameskoabarrengo Udalak, 2019ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen “Hiri-jarduketarako plan berezia UE-4 unitatean eta 722. lurzatian, Artatzan (Ameskoabarrena)” Jesús Alen Andueza arkitektoak prestatua eta Enrique Azpilicueta Redondok, Basilio Echávarri Azpilicuetak eta beste batzuek sustatua. Xedea da Udal Plan Orokorreko determinazio xehatuak garatzea, egungo UE-4 exekuzio unitatea berriz mugatzeko: UE-4 txikiago bat proposatu da eta zuzeneko jarduketako lau eremu sortzea, egungo bi eraikinei dagozkienak (AD-18 eta AD-19) eta beste bi, 47. eta 43. lurzatiekin muga egiten dutenak (AD-20 eta AD-21).

Aipatu plan bereziaren hirigintza arauak eransten dira.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Ameskoabarrenean, 2019ko apirilaren 3an.–Alkatea, Martín José López de Zubiría San Martín.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1910171