155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Hiri-jarduketarako plan berezia Artatzako 9. poligonoko 726. lurzatian. Behin betiko onespena

Ameskoabarrengo Udalak, 2019ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen “Hiri-jarduketarako plan berezia Artatzako 9. poligonoko 726. lurzatian (Ameskoabarrena)” Jesús Alen Andueza arkitektoak prestatua eta Ainara Gallego Ruiz de Galarretak sustatua. Helburua da egungo AD14 berriz mugatzea, zuzeneko jarduketako bi eremutan zatitzeko (AD14-A eta AD14-B), zeinek bere aprobetxamendua izanen duela.

Aipatu plan bereziaren hirigintza arauak eransten dira.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Ameskoabarrenean, 2019ko apirilaren 3an.–Alkatea, Martín José López de Zubiría San Martín.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1910170