155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

55E/2019 FORU AGINDUA, uztailaren 29koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, María Pilar Baigorri Lerga andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Emakumeen aurkako Indarkeriaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Ekainaren 18ko 506156/2019 eskabidearen bidez, María Pilar Baigorri Lerga andreak bere kabuz eskatu zuen Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Plangintzaren eta Programen Zuzendariordetzari atxikita dagoen Emakumeen aurkako Indarkeriaren Ataleko buru izateari uztea. Erakunde horretako zuzendari kudeatzaileak kargu-uzte hori onesten duen txostena aurkeztu, eta proposatu du ondorioak 2019ko abuztuaren 11tik aurrera izatea (hori delarik bere azken laneguna).

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian ezartzen du atalburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea María Pilar Baigorri Lerga andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Emakumeen aurkako Indarkeriaren Ataleko burua, berak eskatu baitu, ondorioak 2019ko abuztuaren 11tik aurrera izateko (hori delarik bere azken laneguna).

2. Foru agindu hau Nafarroako Berdintasunerako Institutura, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko uztailaren 29an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1910194