155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Aldaketa, Plan Berezi Independentean, egungo turismo-kanpalekua handitzeko Artatzako 9. poligonoko 193., 196., 216. eta 91. lurzatietan. Behin betiko onespena

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak urtarrilaren 19an eman 2E/2017 Foru Aginduaren bidez (2017ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 14koa) behin betiko onetsi zen egungo Plan Berezi Independentea aldatzeko espedientea Artatzako (Ameskoabarrena) 9. poligonoko 193., 196., 261. eta 91. lurzatietan dagoen turismo-kanpalekua handitzeko, Camping Artaza, SLk sustatua. Helburua da turismo-kanpalekuari beste lursail batzuk gehitzea, egun duen mugapenerainoko distantzia betetzen ez duten eraikinak legeztatzeko eta etorkizunean zabaltzea posible izateko.

Hirugarren artikuluan xedatutakoaren arabera eransten da eta argitara ematen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluak xedatutakoari jarraikiz (uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren seigarren xedapen iragankorra kontuan harturik).

Ameskoabarrenean, 2017ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Martín José López de Zubiría San Martín.

ERANSKINA

Plan Berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1910106