155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Hilerriaren erabilerari buruzko udal ordenantzaren aldaketa (berritzeko epeak). Hasierako onespena

Altsasuko Osoko Bilkurak, 2019ko uztailaren 31an egin osoko bilkuran, Hilerriaren erabilera erregulatzen duen ordenantzaren 33. artikuluaren G) apartatuaren aldaketa hasiera batean onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Altsasun, 2019ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1910397