155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Xehetasun azterketa 4. poligonoko 709. lurzatian. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2019ko uztailaren 31ko Bilkuran hartutako akordioaren bidez, erabaki zuen behin betiko onestea Altsasuko 4. poligonoko 709. lursailaren Xehetasun Azterketa, Alfredo Pozueta López de Zubiria jaunak eta María del Campo Díaz Moreno andreak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Egintza honen kontra honako helegite hauek jarri ahalko dira:

–Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean akordioa jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

–Administrazioarekiko auzi-helegitea, bi hilabeteko epearen barrenean hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean.

Altsasun, 2019ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1910396