155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2019ko 7., 10., 12., 14., 17. eta 22. aurrekontu-aldaketak.
Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2019ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2019ko aurrekontua aldatzen duten 2019/7, 2019/10, 2019/12, 2019/14, 2019/17 eta 2019/22 espedienteak, kreditu gehigarria baitira.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Altsasun, 2019ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1910303