155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

98/2019 FORU AGINDUA, uztailaren 18koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Sergio Márquez Lara jauna Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen eta Baliabide Materialen Kudeaketarako Zerbitzuko Langileriaren eta Bulego Judizial Berriaren Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen du kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen duela bulegoburuen bitarte baterako izendapena, beharrezkoak diren txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena eta Hezkuntza Departamentuaren adostasuna daude.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Sergio Márquez Lara jauna Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen eta Baliabide Materialen Kudeaketarako Zerbitzuko Langileriaren eta Bulego Judizial Berriaren Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Foru agindu hau interesdunari, Giza Baliabideen eta Baliabide Materialen Kudeaketarako Zerbitzuari, Justizia Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 18an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1909718