155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1457E/2019 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, baimena kentzen duena ekainaren 2ko 1612/2017 Ebazpenaren bidez onartutako dirulaguntzei dagokien partidako gasturako, zeina onetsi baitzen errenta bermatua edo gizarteratze-errenta jasotzen dutenen kontratazioa sustatzeko.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 2ko 1612/2017 Ebazpenaren bidez, errenta bermatua edo gizarteratze-errenta jasotzen dutenen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak emateko deialdia onetsi zen.

Otsailaren 22ko 33E/2019 Ebazpenaren bidez, 1.200.000 euroko gastua baimendu zen 2019ko gastuen aurrekontuko “Errenta bermatua jasotzen dutenen kontrataziorako pizgarriak” izeneko 950001 96100 4709 241204 partidaren kargura.

Kontuan hartuta 2019. urtean zehar eskaeren bolumena askoz txikiagoa dela aipatutako laguntzak kudeatzeko eta beste gastu-konpromiso batzuei aurre egiteko zenbatekoa baino.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Gasturako baimena kentzea partida honetan eta honenbeste:

–Errenta bermatua edo gizarteratze-errenta jasotzen dutenen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak, ekainaren 2ko 1612/2017 Ebazpenaren bidez arautuak, 600.000 euro, 2019ko gastuen aurrekontuko “Errenta bermatua jasotzen dutenen kontrataziorako pizgarriak” izeneko 950001 96100 4709 241204 partidaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko ekainaren 14an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1908862