155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

96/2019 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Alfredo Ondarra Ramos jauna, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko Segurtasunaren Koordinazio Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Alfredo Ondarra Ramos jauna, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko Segurtasunaren Koordinazio Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, ondorioak 2019ko uztailaren 22tik aurrera izateko; burutzan aritzeko azken eguna, beraz, 2019ko uztailaren 21a izanen da.

2. Foru agindu hau interesdunari, Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuari, Barne Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 17an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1909611