155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

903E/2019 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez zuzentzen da 6.2 oinarria honako lanpostu hauetarako oposizio-lehiaketen deialdietan: osasun dokumentazioko teknikari espezialista (ODTE), erradioterapiako teknikari espezialista (ETTE) eta anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialista (APTE). Deialdi horiek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 21eko 737E/2019, 738E/2019 eta 739E/2019 ebazpenen bidez onetsi ziren, hurrenez hurren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 21eko 737E/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi honen testua: deialdia, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun dokumentazioko teknikari espezialisten (ODTE) 4 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta bestetik, hautapen proben bitartez, izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuetan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez. 2019ko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 17koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 21eko 738E/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi honen testua: deialdia, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erradioterapiako teknikari espezialisten (ETTE) 3 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta bestetik, hautapen proben bitartez, izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuetan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez. 2019ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 18koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 21eko 739E/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi honen testua: deialdia, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialisten (APTE) 4 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta bestetik, hautapen proben bitartez, izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuetan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez. 2019ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 18koan.

Akatsa atzeman da aipatu hiru deialdietan, 6.2 oinarrian alegia, oposizioaldia hasten den hilabeteari buruzko horretan. Hortaz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz, bidezkoa da akatsa zuzentzea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea honako lanpostu hauetarako oposizio-lehiaketen deialdien 6.2 oinarria: osasun dokumentazioko teknikari espezialista (ODTE), erradioterapiako teknikari espezialista (ETTE) eta anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialista (APTE) –deialdi horiek ekainaren 21eko 737E/2019, 738E/2019 eta 739E/2019 ebazpenen bidez onetsi ziren, hurrenez hurren–. Eta honela zuzendu:

Honako hau dioen tokian:

“Oposizioa 2019ko urrian hasiko da”.

Honako hau behar du:

“Oposizioa 2019ko abenduan hasiko da”.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea bukatzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore Publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin bat eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren maiatzaren 13ko 62/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

Iruñean, 2019ko uztailaren 29an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1910184