155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

759/2019 EBAZPENA, uztailaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Álvaro Casas Herrero jauna Nafarroako Ospitaleguneko Geriatriako Laguntza Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz.

Langile guztiek berdintasun baldintzetan parte hartzen dutela bermatzeko asmoz, Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Aginduaren bidez, arautu egin zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako zerbitzuburu eta atalburuen lanpostuak bitarte baterako izendapenaz betetzeko prozedura, harik eta lanpostu horien deialdi publikoa egiten den arte kasuan-kasuan erabakitzen den erregelamenduzko prozedurari jarraikiz.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 21eko 275E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen merezimendu-lehiaketa bidez bitarte baterako bete zedin Geriatriako Laguntza Ataleko burutza, Nafarroako Ospitalegunean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren apirilaren 26ko 1560E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Jarduketak bukatuta, merezimendu-lehiaketaren epaimahaiak puntuazio handiena lortu duen izangaia proposatu du burutza bitarte baterako betetzeko.

Aurreko guztia eta deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa kontuan izanik, bidezkoa da Álvaro Casas Herrero jauna bitarte baterako izendatzea. Izendapenak urtebeteko iraupena izanen du, eta hiru urtera arte luza daiteke.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Álvaro Casas Herrero jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Geriatriako Laguntza Ataleko buru izendatzea bitarte baterako, hain zuzen ere lanpostuaren jabetza hartzen duenetik urtebeterako.

2. Interesdunak izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz.

3. Ebazpen hau Álvaro Casas Herrero jaunari jakinaraztea, eta Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 18an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Oscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1909742