155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

749/2019 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Tuterako Osasun Barrutiko Oftalmologiako Laguntza Ataleko buru den Justo Ignacio Milagro Sebastián jaunaren izendapena luzatzen duena, kargua bitarte baterako esleitu baitzitzaion merezimendu-lehiaketaren bidez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 31ko 824/2018 Ebazpenaren bidez, Justo Ignacio Milagro Sebastián jauna Tuterako Osasun Barrutiko Oftalmologiako Laguntza Ataleko buru izendatu zen bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik.

Justo Ignacio Milagro Sebastián jauna 2018ko abuztuaren 3an jabetu zen postu horretaz.

Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzak eskaera egin du Justo Ignacio Milagro Sebastián jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzeko, Tuterako Osasun Barrutiko Oftalmologiako Laguntza Ataleko buru izaten jarrai dezan, zerbitzu beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza ataletako eta zerbitzuetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Justo Ignacio Milagro Sebastián jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzea, Tuterako Osasun Barrutiko Oftalmologiako Laguntza Ataleko buru izaten jarrai dezan.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Justo Ignacio Milagro Sebastián jaunaren bitarte baterako izendapena, merezimendu-lehiaketaren ondoriozkoa, urtebete luzatzea, 2019ko abuztuaren 3tik aurrera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Oftalmologiako Laguntza Ataleko buru izaten jarrai dezan.

2. Ebazpen hau Justo Ignacio Milagro Sebastián jaunari jakinaraztea, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 17an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Oscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1909706