155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

84/2019 FORU DEKRETUA, uztailaren 31koa, Frantzisko Xabier Lasa Gorraiz jauna, Toki Administrazioko zuzendari nagusia, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela zuzendari nagusiak, foru dekretu bidez, departamentu eskudunaren titularrak proposaturik.

2019ko uztailaren 29an aurkeztutako idazkiaren bidez, Frantzisko Xabier Lasa Gorraiz jaunak uko egin dio Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren karguari.

Adierazitakoarekin bat etorriz, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko uztailaren 31n egindako bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATZEN DUT:

1. Frantzisko Xabier Lasa Gorraiz jauna, Toki Administrazioko zuzendari nagusia, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 31n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1910261