155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

745/2019 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Larrialdi Zerbitzuko Kalitatearen eta Segurtasunaren Unitate Klinikoko buru den Jesús Manuel Labandeira Pazos jaunaren izendapena luzatzen duena, kargua bitarte baterako esleitu baitzitzaion merezimendu-lehiaketaren bidez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 13ko 873/2018 Ebazpenaren bidez, Jesús Manuel Labandeira Pazos jauna Nafarroako Ospitaleguneko Larrialdi Zerbitzuko Kalitatearen eta Segurtasunaren Unitate Klinikoko buru izendatu zen bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik.

Jesús Manuel Labandeira Pazos jauna 2018ko abuztuaren 27an jabetu zen postu horretaz.

Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritza Asistentzialak eskatu du Jesús Manuel Labandeira Pazos jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzeko, Nafarroako Ospitaleguneko Larrialdi Zerbitzuko Kalitatearen eta Segurtasunaren Unitate Klinikoko buru izaten jarrai dezan, zerbitzu beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza ataletako eta zerbitzuetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Jesús Manuel Labandeira Pazos jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzea, Nafarroako Ospitaleguneko Larrialdi Zerbitzuko Kalitatearen eta Segurtasunaren Unitate Klinikoko buru izaten jarrai dezan.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Jesús Manuel Labandeira Pazos jaunaren bitarte baterako izendapena, merezimendu-lehiaketaren ondoriozkoa, urtebete luzatzea, 2019ko abuztuaren 27tik aurrera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Larrialdi Zerbitzuko Kalitatearen eta Segurtasunaren Unitate Klinikoko buru izaten jarrai dezan.

2. Ebazpen hau Jesús Manuel Labandeira Pazos jaunari jakinaraztea, eta Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 17an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Oscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1909702