155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

82/2019 FORU DEKRETUA, uztailaren 24koa, Francisco Javier Piquer Lapuerta jauna, Eskubide Sozialetako Departamentuko idazkari tekniko nagusia, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33.2 artikuluak xedatzen du idazkari tekniko nagusiak Nafarroako Gobernuaren foru dekretuaren bidez izendatu eta kargutik kenduko direla, departamentuko kontseilariak proposaturik. Izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak izanen dira.

Hori horrela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposatuta (Eskubide Sozialetako kontseilariaren ordez, Nafarroako Gobernuko lehendakariaren uztailaren 4ko 16/2019 Foru Dekretuari jarraikiz), eta Nafarroako Gobernuak 2019ko uztailaren 24ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Francisco Javier Piquer Lapuerta jauna, Eskubide Sozialetako Departamentuko idazkari tekniko nagusia, berak eskatu baitu, ondorioak 2019ko uztailaren 30etik aurrera izateko (hori delarik bere azken laneguna).

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 24an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria (Eskubide Sozialetako kontseilariaren ordez, Nafarroako Gobernuko lehendakariaren uztailaren 4ko 16/2019 Foru Dekretuari jarraikiz), María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1910001