154. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Tuterako jarduera ekonomikoen eremuko (La Serna) kontserbaziorako hirigintza entitatearen estatutuetan.
Behin betiko onespena

Udalak, 2018ko maiatzaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean honako hau onetsi zuen: Tuterako jarduera ekonomikoen eremuko (La Serna) kontserbaziorako hirigintza entitatearen estatutuetan 37. artikuluaren c letra aldatzea.

Hogei egun baliodunean egon da jendaurrean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik kontatzen hasita (115. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2019ko ekainaren 14an), eta ez da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu. Hori dela-eta, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluei jarraikiz. Aipatu ordenantzaren 37. artikuluaren c letraren testua honela geratzen da:

“Tuterako jarduera ekonomikoen eremuko (La Serna) kontserbaziorako hirigintza entitatearen esparruan Udalak biltzen duen kopuruaren %40aren baliokidea urteko ekarpena, hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzio eta ekonomia-jardueren zergarengatik. Aipatu kopuruak inoiz ezin izanen du gainditu Batzar Nagusiak azken ekitaldirako onetsi eta Hirigintza Entitateak egindako gastuaren %60a, udal ekarpena sartu zenean kalkulatuta.”

Argitara ematen da, eta ohartarazten behin betiko onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tuteran, 2019ko uztailaren 12an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L1909542