154. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Laburpena, 2019. urtean kirol amateurrerako jarduera arruntak antolatzekon norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen diren dirulaguntzen deialdiarena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/463122), DDBN (identifikazioa): 463122.

–Onuradunak: kirol talde eta elkarteak, kirol klubak, irabazi-asmorik gabeko kirol sozietateak, legez eratuak eta kasuan kasuko erregistroan inskribatuak daudenak. Helbide soziala eta fiskala Tafallan izan behar dute, eta dirulaguntza zer kirol jardueratarako eskatzen den, jarduera hori egina izan aurtengo denboraldian.

–Xedea: dirulaguntzak ematea, aurtengo denboraldian ekintza arruntak antolatzeko.

–Oinarri arautzaileak: 2017ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 8koan, eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es web-orrian.

–Zenbatekoa: 53.200 euro:

  • Kirol errendimenduko jarduerak. Zenbatekoa: 48.350 euro.
  • Aisialdiko kirol jarduerak. Zenbatekoa: 4.400 euro.
  • Guraso elkarteen kirol jarduerak: Zenbatekoa: 450 euro.

Hauetako partidaren bat ez bada osorik banatzen, soberakina gainerako partiden artean hainbanatuko da.

–Eskabideak aurkezteko epea: 15 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Dirulaguntzaren organo kudeatzailea: Tafallako Udaleko kirolerako informazio batzordea.

Tafallan, 2019ko ekainaren 20an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1909986