154. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Alkateordeen izendapena

Alkatetzaren 2/2019 Dekretua

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/85 Legearen 21.1 artikuluak (TAOL) eta 2568/1986 EDren bidez onetsitako AFEren 41. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

Lehenbikoa.–Honako zinegotzi hauek Tafallako Udaleko alkateorde izendatzea:

Lehen alkateordea: Uxua Olcoz Velaz.

Bigarren alkateordea: Goizeder Juango Lizarbe.

Hirugarren alkateordea: Soco Ojer Bueno.

Bigarrena.–Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23.3 artikuluari eta Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduaren 47.1 artikuluari jarraikiz, izendatutakoei dagokie Alkatetza eginkizun guztietan ordezkatzea, izendapenen ordenari jarraikiz, hura kanpoan edo legeak jasota dituen eritasunen batekin dagoenean, betiere eskuordetze espresua eginez.

Hirugarrena.–Jakinaraztea ebazpen hau izendatuei, karguak onartzen ote dituzten azal dezaten.

Laugarrena.–Aipatutako izendapenen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki-taulan zein egoitza elektronikoan ikusgai jartzea.

Bosgarrena.–Udalaren Osoko Bilkurari Dekretu honen berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran, AFEko 38.d) artikulua betez.

Seigarrena.–Izendapenek indar hartuko dute Dekretu honen dataren biharamunean.

Tafallan, 2019ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1909318