154. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

380E/2019 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 28ko 101E/2019 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu horren bidez behin betiko onetsi zen Olorizko Udal Plan Orokorra.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 28ko 101E/2019 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Olorizko Udal Plan Orokorra, baina baldintza bat ezarri zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, alegia, plan orokorraren dokumentazioa euskarri informatikoan aurkeztea, Nafarroako hirigintzari buruzko informazio sisteman sartzeko.

Olorizko Udal Plan Orokorraren dokumentazioa aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak aldeko txostena eman duela, bidezkoa da behin betiko onespenari buruzko foru agindu hori argitaratzea.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Xedatzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 28ko 101E Foru Agindua, Olorizko Udal Plan Orokorra behin betiko onetsi zuena.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira.

3. Olorizko Udalari jakinaraztea ezen, behin foru agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, Udal Plan Orokorraren dokumentuaren kopia igorriko zaiola udalari, euskarri informatikoan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 28ko 101E/2019 Foru Aginduan onetsi den bezala, araudia argitaratzeko eta aplikatzeko.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 3an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

ERANSKINA

101E/2019 Foru Agindua, maiatzaren 28koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Olorizko Udal Plan Orokorraren espedientea behin betiko onesten duena. Sustatzailea Olorizko Udala da.

Olorizko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Olorizko Udal Plan Orokorra, Olorizko Udalak sustatua.

2. Foru agindu hau argitaratzeko, Olorizko Udalak udal plan orokorraren dokumentazioa aurkeztu beharko du euskarri informatikoan, Nafarroako Sistema Informatikoan sartzeko.

3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

4. Foru agindu hau Olorizko Udalari jakinaraztea, dagokion hirigintza arloko araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dezan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 3an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1909156