154. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Leringo Udalak, 2019ko uztailaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko aurrekontuko 2. aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten. Hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Lerinen, 2019ko uztailaren 9an.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L1909454