154. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan izateagatik

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak eta 44.1 artikuluak (aplikagarria baita azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluak hara igortzen duelako) ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Iturengo Udaleko alkateorde Jagoba Manterola Ruiz jaunaren esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, 2019ko uztailaren 22tik aurrera, udal mugapetik kanpo egonen naizelako.

Bigarrena.–Aipatutako ordezpenaren iraupenak 14 eguneko muga izanen du, 2019ko abuztuaren 4era arte hain zuzen ere.

Hirugarrena.–Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Iturengo Herriko Etxeko iragarki oholean ikusgai edukitzea; hori guztia, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

Laugarrena.–Honako ebazpen hau interesdunari jakinaraztea; ohartarazten zaio, azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ni ordezten nauen bitartean, ezin izanen duela lege beraren 43. artikuluan ezarritakoaz baliatuz nik haren esku utzitakoari uko egin.

Bosgarrena.–Aipatu Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuarekin bat, ebazpen hau Osoko Bilkurari jakinaraztea, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo bileran.

Iturenen, 2019ko uztailaren 17an.–Alkatea, María José Bereau Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1909619