154. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen 93/2006 Foru Dekretuaren 68.1 artikuluan xedatua betez, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak eragin egiten diela uste dutenek epe horretan dagozkion alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Sustatzailea: Imozko Udala. Jarduera: Bizikletaren gune logistikoa. Kokalekua: Latasako 9. poligonoa, 27. lurzatia.

Imotzen, 2019ko uztailaren 8an.–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.

Iragarkiaren kodea: L1909500