154. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Alkateordeen izendapena eta eginkizunak eskuordetzea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, alkate udalburuak, 2019ko uztailaren 8an, honako ebazpen hau eman zuen:

1. Honako hauek izendatu dira Fustiñanako Udaleko alkateorde:

–María Dolores Arrondo Aguerri, lehen alkateorde.

–Estibaliz Laraña Pérez, bigarren alkateorde.

2. Fustiñanako Udaleko alorreko zinegotzi ordezkari izendatzea, eskumen hauek dituztela: dagozkien zerbitzuak zuzentzea eta oro har kudeatzea, baita hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebaztea ere. Azpialorreko zinegotziaren ordezkaritzan ez da sartuko azken ahalmen hori. Hona hemen izendatuak:

–Zerbitzu Komunitarioen Alorreko zinegotzi ordezkaria, María Dolores Arrondo Aguerri, Gizarte Zerbitzuen, Zahar Etxearen eta Erretiratuen Azpialorreko buru izanen baita.

–Kultura-Gazteria eta Turismoaren Alorreko zinegotzi ordezkaria, Estibaliz Laraña Pérez, Berdintasunaren eta Hezkuntzaren Azpialorreko buru izanen baita.

–Jaien, Gazteriaren eta Kirolaren Azpialorreko zinegotzi ordezkaria, Cristian Gayarre Morales, eta Udal Kiroldegirako zinegotzi berariazkoa.

–Nekazaritza, Abeltzaintza eta Ingurumeneko Azpialorreko zinegotzi ordezkaria, Luis Ochoa Gil.

–Hirigintza, Industria, Prestakuntza eta Enpleguko Azpialorreko zinegotzi ordezkaria, Tsvetelin Kirilov Panev eta Udalaren brigadako berariazko zinegotzia.

Argitara ematen da, Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduaren 46.1 eta 44.2 artikuluetan eta horiekin bat heldu diren arauetan ezarritako ondorioak izan ditzan.

Fustiñanan, 2019ko uztailaren 9an.–Alkate udalburua, Sergio Vitas Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1909539