154. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Alkateordeen izendapena

Funesko Udaleko alkateak, 2019ko ekainaren 24an emandako ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:

“Lehenbizikoa.–Funesko Udaleko alkateorde izendatzea honako zinegotzi hauek:

Lehen alkateordea: Miguel Ángel Los Arcos Díaz.

Bigarren alkateordea: José Antonio García Marín.

Bigarrena.–Xedatzea izendatuek Alkatetza ordeztuko dutela haren eskudantzietan, legeak zehaztutako kasuetan, beren izendapen ordenari jarraikiz.

Hirugarrena.–Ebazpen hau izendatuei jakinaraztea, karguak onartzen ote dituzten azal dezaten.

Laugarrena.–Aipatutako izendapenen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki-taulan ikusgai jartzea.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Alkatetza udalburutzaren ebazpenen liburuan jasotzea.

Seigarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den hurrengo bilkuran.

Zazpigarrena.–Xedatzea izendapen horiek indarra hartuko dutela ebazpen honen dataren biharamunean.

Zortzigarrena.–Izendatuei jakinaraztea ezen isilbidez ulertuko dela alkateordearen kargua onartu dutela, baldin eta hiru egun balioduneko epean ez badute kontrakoa aditzera ematen idatziz, eta alkateordearen izaera galduko dutela, kargu-uzteagatik ez ezik, karguari berariaz uko egiten badiote idatziz, eta, kasua bada, Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateari uzten badiote.”

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Funesen, 2019ko ekainaren 27an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1908927