154. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Alkateordeen izendapena

Ezkabarteko alkate Pedro Lezaun Esparzak, 2019ko ekainaren 21ean, 100 bis/2019 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

“Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen (TAOL) 20.1.a) artikulua eta Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren (AFE) 35.2 artikulua, bietan agertzen baitira alkateordeak beharrezko organo gisa.

TAOLaren 23.3 artikulua eta AFEaren 46. artikulua ikusirik eta horiei jarraikiz, TAOLaren 21.1 eta 23.3 artikuluek eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz, honen bidez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Aranzazu Calvera Ayanz Udaleko lehenengo alkateorde eta Eva Lara Pardo bigarren alkateorde izendatzea.

Izendatutakoak diren heinean, honako hau dagokie alkateordeei, beren izendapenaren hurrenkeraren arabera: alkatea ordeztea bere eginkizun guztietan, kanpoan denean, edo gaixorik edo bere eskudantziak egikaritzeko ezindurik dagoenean.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritako ondorioak izan ditzan, eta interesdunei jakinarazteko agintzea, eragina ebazpen hau sinatu eta biharamunetik aitzina izanen badu ere.

Hirugarrena.–Erabaki honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 38. artikuluan ezarritakoari jarraikiz deituko den bilkura berezian, haren edukiaren berri izan dezan.

Ezkabarten, 2019ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1909369