154. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan izateagatik

2019/245 Ebazpena.

Toki entitateen Antolakuntza, Jarduera eta Araubide Juridikoei buruzko araudiko 47. Artikuluak eta hurrengoek xedatzen dute Alkatea herrian ez dagoenean, eta Alkateak horrela izendatuta, Alkateordeei (beren izendapenaren hurrenkeraren arabera) dagokiela hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea.

2019ko abuztuaren 12tik 17ra arte herritik kanpo egonen naiz.

Goian zehaztutako araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2019ko abuztuaren 12tik 17ra arte, Lehenengo Alkateordea den Lur Iosu Larraza Lopez zinegotziaren esku uztea nire eginkizun guztiak.

2. Erabakia interesdunari jakinaraztea bere ezaguera eta ondorioetarako, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Udalbatzaren lehen ohiko bilkuran ebazpen honen berri ematea

Etxarri Aranatzen, 2019ko uztailaren 31n.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L1910297