154. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRO

Alkateordeen izendapena

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.2 eta 76. artikuluei eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen 2568/1986 Foru Dekretuaren 41.3, 46.1, 47., 48. eta 58. artikuluei jarraituz,

EBAZTEN DUT:

1.–Udal honetako zinegotzi hauek alkateorde izendatzea: 1. alkateorde Jose María Eciolaza Ochoa eta 2. alkateorde Juan Luis Gil Garcia.

2.–Ezartzea ezen direlako alkateorde horiek alkate karguan ari dena ordeztuko dutela, haren eskudantzia guztietan, izendapenaren araberako hurrenkeran ordeztuko ere, aldez aurretik eskuordetze espresoa eginik, hori posible bada, hura kanpoan, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindua dagoenean, edo Alkatetza hutsik gelditzen denean, hori guztia arestian aipatu arautegi aplikagarriaren edukiari jarraikiz.

Orobat, aipatu zinegotziek besterik gabe ordeztuko dute Alkatetza karguan ari dena, dagokien hurrenkeran, bilkuretako aztergairen bati buruz mintzatzerik edo esku hartzerik ez duenean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 76. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Lintzoainen (Erroibar), 2019ko ekainaren 24an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1909626