154. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Alkateordeen eta jarraipen batzordekideen izendapena

Zizur Zendeako Udala, 2019ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, jakinaren gainean gelditu zen alkateordeak izendatzeko Alkatetzak eman ebazpenaz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan eta azaroaren 28ko 2568/1985 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan esleitzen zaizkion ahalmenen arabera. Hona hemen izendatuak:

–Lehen alkateordea, Alfredo Caballero Sucunza.

–Bigarren alkateordea, María Mena Varas.

Orobat, udalkideen kidegoak berregituratu ziren, honela:

–Udal Hirigintza Planaren jarraipen batzordea: Rafael Ansó Ansó, Alfredo Caballero Sucunza eta María Asunta Chapa Prado.

–Balorazio txostena berrikusteko batzorde mistoa: Rafael Ansó Ansó, María Mena Varas eta Ignacio Bergera Mata.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluan xedatutakoa bete dadin.

Gazolatzen, 2019ko ekainaren 28an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L1909291