154. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan izateagatik

2019ko uztailaren 28tik abuztuaren 5era bitartean herritik kanpo egonen naizenez.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluari eta horrekin bat datozenei jarraituz,

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetzaren eskumenak eta eginkizunak udaleko lehen alkateorde Casto Alvero Gonzálezen esku uztea, 2019ko uztailaren 28tik abuztuaren 5era bitartean, biak barne.

2. Eskuordetza hau lehen alkateordeari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Eskuordetza honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkuran.

4. Eskuordetza honek 2019ko uztailaren 28tik aitzina izanen ditu ondorioak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu beharko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Cintruenigon, 2019ko ekainaren 22an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L1909775