154. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Alkateordeen izendapena

Oscar Bea Trincado, Cintruenigoko Udaleko alkatea (Nafarroa).

Ikusirik 2019ko maiatzaren 26an udal hauteskundeak egin zirela, eta 2019ko ekainaren 15ean udalbatza berria eratu zela.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, alkateordeek alkatea ordeztuko dute, izendapen ordenaren arabera, lanpostua hutsik dagoenean edo alkatea kanpoan edo eri dagoenean, eta alkateak libreki izendatu eta kargutik kenduko ditu alkateordeak, Tokiko Gobernu Batzarreko kideen artetik, eta, batzarra ez dagoen tokietan, zinegotzien artetik.

Kontuan harturik alkateordeen izendapenak eta kargu-uzteak alkatearen ebazpenaren bidez eginen direla, eta Osoko Bilkurari horren berri emanen zaiola eginen duen hurrengo bilkuran, eta horrez gain, izendatuei banan-banan jakinarazi behar zaiela, baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ere (aipatu erregelamenduaren 46.1 artikulua).

Kontuan harturik Alkatetzak dataren egunean emandako ebazpena, zeinaren bidez xedatzen baita Cintruenigoko Udaleko Gobernu Batzarreko kideen izendapena.

Aurreko guztia kontuan harturik eta Alkatetzak dituen eskudantziak erabiliz, hau da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluak emandakoak.

EBAZTEN DUT:

1. Udal honetako alkateorde izendatzea honako zinegotzi hauek, Tokiko Gobernu Batzarreko kide baitira:

–Lehen alkateordea: Casto Alvero González.

–Bigarren alkateordea: Ana Isabel Lacarra Ridruejo.

2. Izendatuei jakinaraztea ezen, alkatea ordeztu behar denean, kanpoan edo eri dagoenean, haren eginkizunak hartzen dituen alkateordeak ezin izanen dituela baliogabetu alkatetza honek egindako eskuordetzak, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluari jarraikiz emandakoak, alegia.

3. Ebazpen hau banan-banan jakinaraztea izendatuei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin, baita Udalaren iragarki-taulan paratzea ere. Dena dela, izendapenek indarra hartuko dute alkateak ebazpena sinatzen duen egunaren biharamunean.

Halaber, ebazpena interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan (https://cintruenigo.sedelectronica.es).

4. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Cintruenigon, 2019ko ekainaren 26an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L1908941