154. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Alkateordeen izendapena

Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburuak, 2019ko uztailaren 2an, 266/2019 Ebazpena eman zuen alkateordeak izendatzeko.

Legez esleituta ditudan eskudantziak erabiliz, bereziki Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluan xedatuari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

Lehena: honako zinegotzi hauek alkateorde titular izendatzea:

Lehen alkateordea: María Isabel Blanco Álvarez.

Bigarren alkateordea: Amaia López de Ipiña Aldaba.

Hirugarren alkateordea: Daniel Beunza Hernández.

Bigarrena: izendatuei dagokie, beren izendapen ordenari jarraikiz, alkatetza ordezkatzea haren eskudantzietan aritzeko legeak ezarritako kasuetan.

Hirugarrena: jakinaraztea ebazpen hau izendatuei, karguak onartzen ote dituzten azal dezaten. Izendapen hori onartutzat joko da baldin eta hiru egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazten denetik, izendatutako zinegotziak alkateari ez badio berariaz adierazten ez duela izendapena onartzen. Halaber, onarpena berariazkoa izan daiteke, horixe adieraziz ebazpen honen jakinarazpenaren kopian.

Laugarrena: aipatutako izendapenen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki oholean ikusgai jartzea.

Bosgarrena: Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den hurrengo bilkuran.

Seigarrena: izendapenek indar hartuko dute ebazpen honen dataren biharamunean.

Aditzera ematen dut, jakin dadin eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara: berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Oltza Zendean, 2019ko uztailaren 8an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1909403