154. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Alkateordeen izendapena

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onetsia) 41.3 eta 46.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat, Zarrakazteluko Udaleko alkate udalburuak, 2019ko uztailaren 2ko Ebazpenaren bidez,

EBAZTEN DU:

Lehena.–Honako hauek alkateorde izendatzea:

–Lehen alkateordea: Olaia Fraile Gracia.

–Bigarren alkateordea: Jesús Mugueta Sierra.

Bigarrena.–Izendatuei ebazpena banan-banan jakinaraztea; haiek kontrakoa adierazi ezik esan gabe onetsitzat joko da.

Hirugarrena.–Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, bertan argitara dadin; alkateak ebazpena sinatu eta biharamunetik hasita izanen du indarra, besterik ezartzen ez bada. Halaber, Udalaren ediktuen taulan argitaratuko da.

Laugarrena.–Osoko bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehen saioan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zarrakaztelun, 2019ko uztailaren 2an.–Alkate udalburua, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L1909401