154. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Alkateordeen izendapena

Beteluko Udaleko alkate Miguel Javier Recalde Goldarazek, 2019ko uztailaren 15ean, ondoko ebazpena eman du (73/2019 zenbakia):

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 41.3 eta 46.1 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, erabaki dut Asier Elizalde Zubillaga eta María Concepción Arraztio Saralegi, Beteluko Udaleko lehen eta bigarren alkateorde izendatzea hurrenez hurren, alkatea eginkizun guztietan ordezkatzeko, hura kanpoan bada, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindurik badago.

Hori guztia Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 46. artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Betelun, 2019ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L1909641